Kapitalismoaz eta bere alternatiba ekonomikoez hitzaldia eskainiko du Nekane Juradok

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Nekane Jurado ekonomilaria izango dugu datorren astean kapitalismoaz eta harreman ekonomiko berriez hitz egiten, Sanagustin kulturgunean. Garai zailak bizi ditugun honetan, elkartasunean eta ondasun banaketan oinarrituriko praktika ekonomikoak beharrezkoak direla argi dugu Elkar-ekin taldean. Zentzu honetan, ibilbide luzea duen eta lan mardulak egin dituen ekonomilariaren ekarpena entzuteko aukera eskaini nahi diegu herritarrei, baita egon daitezkeen galderak eta iritziak plazaratzeko ere. Hitzaldia gazteleraz izango da. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.\ \ Mila esker!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide