Gaur hasiko da Iragorri, Mujika ...

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko mar. 26a, 09:33

Euskal Herriko beste 36 gazte independentistekin batera haien jarduera politikoagatik 26/11 sumarioan auzipetuta dauden Idoia Iragorri, Irati Mujika, Goizane Pinedo eta Unai Ruizen aurkako epaiketa hasiko da Madrilen asteazkenean. Epaiketan ez da publikorik eta komunikabiderik egongo Audientzia Nazionalaren erabakiz, eta Gasteizko Harresiak egoera salatu eta gazteei babesa helarazteko mobilizatzera deitu du; elkarretaratzea egingo dute ostegunean, martxoak 27, 20:00etan Andre Mari Zuriaren plazan.\ \ Lau gazteek epaiketara ez aurkeztea erabaki zuten eta hiru hilabete pasa zituzten ezkutuan, argudiatuz Auzitegi Nazionalak ez zuela inongo zilegitasun haien militantzia politikoa epaitzeko. Desobedientzia eta konpromiso dinamika batean murgilduta, azkenean urtarrilean atxilotu zituzten: Mujika bikotearekin kotxea zihoala, Pinedo eta Ruiz martxa jendetsu baten ostean Gasteizen etxe bateko balkoian kateatu zirenean eta Iragorri Sestaoko desobedientzia egunean. Ordutik preso egon dira epaiketa gauzatu bitartean.\ \ 26/11 sumarioko gainontzeko 36 gazteen aurkako epaiketa otsailean amaitu zen lau hilabetez Madrilera joan etorri ugari egin ostean. Epaiaren zain daude orain, tartean azpeitiko bizilaguna den Olatz Izagirre.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide