Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo gaztetxoen igeri txapelketa, apirilaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2014ko martxoaren 26a

Datorren astean, apirilaren 5ean, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailetako gaztetxoek Eskolarteko Txapelketa izango dute, Azpeitiko igerilekuan, 15:30ean hasita. Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du ekimena, Udaleko Kirol sailaren eta ikastetxeetako kirol arduradunen laguntzarekin.\ \ LH 1 eta LH 2 mailako ikasleak ez dira bereiztuko parte hartzerakoan, nahiz eta igeri elkarteetan ibili. Aldiz, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6ko ikasleak bereizi egingo dira. Batetik, igeri elkarteetan dabiltzan igerilariak, eta bestetik, elkarteetan ez dabiltzanak arituko dira.\ \ LH 1, 2, 3 eta 4koek 25 metro libre eta LH 5 eta LH 6koek 50 metro estilo librean egin beharko dituzte. Proba bukatutakoan, parte-hartzaile bakoitzak domina eskuratuko du, eta proba eta maila bakoitzeko lehenengo hiru neskek eta mutilek, trofeoak jasoko dituzte.\ \ Aurten, nobedade bezala, eta bakarkako probak bukatu ondoren, erreleboko probak izango dira. Erreleboko taldeak, igerileku bertan osatuko dira, ikastetxe desberdinetakoak nahasian. \ \ Parte-hartzeko, ikastetxeetako kirol arduradunei eman behar zaie izena. Txapelketa honen bidez igeriketaren mundua ezagutzeko aukera ederra izango dute gaztetxoek.\ \ Animatu eta eman izena.\ \ Informazio gehiago lotura honetan:\ \ http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2013/08/eskolartekoa-2014-04-05.pdf

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide