Mendiko orientazio ikastaroa izango da apirilaren 23tik 25era, 19:00etatik 21:30era bitartean, mendizaleen egoitzan. Gero, apirilaren 26an, praktikak Adarra mendian egingo dituzte 09:00etatik 18:00etara.\
\
Izena, mendizaletako tabernan eman beharko da, eta gehienez 12 lagunentzako lekua egongo da. Inskribatzeko azken eguna apirilaren 18a izango da, eta mesedez, errespetatu eguna.\
\
Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dute, langabetu eta ikasleek 35 euro eta gainontzekoek 50 euro. Ikastaroan parte hartzeko federatuta egon behar da.\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide