Baionako ikasleak Azpeitian izan dira

Uztarria.eus 2014ko apirilaren 3a

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Azpeitiko udaletxean izan ziren atzo, asteartea. Urola Ikastolarekin egindako elkartrukea aprobetxatuz, Iparraldeko 18 ikasle eta Azpeitiko 13 udaletxea bisitatzen izan ziren zenbait zinegotziekin batera. Azpeitiko euskararen presentzia eta erabilera altua gertutik bizitzeko aukera izan dute ikasleek herrira egindako bisitaldian. Izan ere, Baionako Bernat Etxepare Lizeoa Iparralde osoan dagoen batxilergoa euskaraz eskaintzen duen ikastetxe bakarra eta Zuberoa edota Behe Nafarroako ikasleak ditu bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide