Berrize hemen dala Azpeitiko Gaztetxiek antolautako Gazte Astie! Hona hemen egitaraue ta informaziyo pixkat:\
\
Astelehena 7: Txupinazoa bota eta gero, arratsaldeko 18:30 etan Manuel Ledesma Abokatu eta Salhaketako kideak eta Jon Igartua Salhaketako kideak \"Zigorrean oinarritutako politikei alternatiba bat garatzeko mugimendu baten eraikuntza\" dokumentuaren aurkezpena egingo digute, Zigor kodearen erreformaren aurkakoa hain zuzen. Herritarren segurtasun legearen erreforma proiektua dela eta, zigorraren kultura iraultzeko mugimendua garatzeko asmoa dute, Euskal Herri osoan talde eta norbanakoen atxikimenduak bilduz, Iruñean egingo den manifestazio batekin amaitzeko. Dokumentua aurkezteaz gain, lege berri honen xehetasunetaz, eskubideen ezberdinen urraketetaz eta zigorrean oinarritutako gizarte eredu baten ondorioetaz arituko dira besteak beste.\
\
Asteartea 8. Arratsaldeko 18:30etan, memoria historikoaren inguruko solasaldia izango dugu Xabi Erauskin CNTko kide eta Eusko Lurrak Fundazioko Antton Gomezekin. Bi erakunde historiko hauetako kideak Lau Haizetara Gogoan elkartean dihardute lanean, legedi internazionalak Frankismoko krimenak epaitzea ahalbideratzen duela eta, ematen ari diren pausoetaz jardungo dira, eremu honen inguruan instituzio eta beste hainbat erakundetara luzatzen dituzten eskaeretaz, eta abar… Argentinan Maria Servini epailearen pausoak lehen pertsonan bizi izan dituztenez, iniziatiba honen xehetasunak ezagutzeko aukera ere izango duugu.\
\
Asteazkena 9: Arratsaldeko 18:30etan, Komunikabideek jendartean duten eragina ikusirik, hauek interes pribatu batzuen arabera erabiltzeak dakartzan ondorio tamalgarriak aztertuko ditugu Oñatiko Aimar Uribesalgo lagunarekin, hain gertu dugun El Diario Vasco egunkarian sakonduz, honen sorreretan, atzean nor dagoen, zeintzuk diren hauen interesak eta Euskal Herriaren nondik norakoak maneiatzeko duten boterean.\
Gau partean, mokadutxo bat egin ostean, Erniarraitzeko bertsolariekin “bertso Trama” izango dugu ikusgai. Esan digutenez gazteek indarra eta gogoa soberan dute, beraz, saio ikaragarria ez izateko aukerarik ez dago!\
\
Osteguna 10: Arratsaldeko 18:30etan Donostiako Okupazio Bulegoko kideek hitzaldia emango digute. Gaztetxea ireki genuenetik landu beharreko gaia izan dugu etxebizitza eskubidearena, eta egun inoiz baino ondorio larriagoak ditugu gai honen bueltan. Bilboko Okupazio Bulegoaren arrakasta dela eta, Donostian ere zabaltzeko beharra sumatu zuen herritar talde batek, eta baita egin ere. Okupazioaren historia, Euskal Herriko egoera eta beraien esperientzia propioa ezagutzeko aukera ezin hobea.\
Ostirala 11: Urteroko moduan, Parrilak piztu eta sahieski jana izango dugu San Agustin PEN. Gogoa duen edonork izango du eztarria preskatuz bertan afaltzeko aukera. Ondoren, dagoeneko fama internazionala hartzen ari den parodia egingo dugu herriko gazte talde batek, Azpeitian azken urtean gertatu diren gertakariei errepasu eginez.\
Larunbata 12: Arratsaldeko 14:00etan Bazkaria izango dugu Gaztetxean, oraindik ez dugu erabaki zer jango dugun, baina urtero moduan sabela toperaino beteta aterako gara dudarik gabe. Bazkal osteko egonalditxoa eta gero kale jira aldarrikatzaile bati ekingo diogu, herriko bazter ezberdinak humore eta aldarriz margotuz. \
Indarrak mokadutxo batekin berritu ostean, 22:00ak aldera Boltaia eta Goragalea taldeen kontzertua izango dugu.\
\
Igandea 13: Gazte Asteari amaiera emateko, igandean “nire bizi osoa espetxean” dokumentala izango dugu ikusgai, 33 urte espetxean daramatzan Pantera Beltzetako Mummia Abu-Jamal presoaren kasua aztertzen duena hain zuzen. \
Hau amaitzean, afaritxo batekin Gazte Astearen inguruan arituko gara solasean, honen nondik norakoak eta geure balorazioak azalaratzeko.\
\
Informatu eta formatu, ikasi eta Borrokatu!!!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide