Jubenilak Gazteen Nazional mailara igo dira

Lagun Ona futbol taldeko jubenilak Gazteen Euskal Ligatik, Gazteen Nazional mailara igo dira, Aretxabaletari 4 eta 0 irabazi ostean. Partida bat falta zaie jokatzeko oraindik, baina erabakita dago ligako txapelduna, eta azkenean helburua, mailaz igotzea, lortu dute. Aipatu gazte hauek meritu itzela dutela, bi urtean bi maila igo baitituzte. Horren ondorioz, maila polita izango dute hurrengo urtean, besteak beste, Realeko eta Athletikeko gazteak ikusteko aukera izango dugu-eta Garmendipen.\ \ Asteburu honetan mailaz igo ahal izateko, bi baldintza bete behar ziren eta biak bete dira; Lagun Onakek Aretxabelatari irabazi (4-0) eta Amorebitetak galdu Hernaniren aurka (1-2).\ Lagun Onakekoen golak Mikel Izurietak, Ituk, Eneko Arangurenek eta Azpeitiak sartu zituzten.\ \ Xuban Peña, Aitor Aierbe, Joseba Aranguren 'Potxo' eta Enekoitz Aizpururen aginduetara, denboraldi bikaina egin dute azpeitiar gazteek eta lanak bere emaitzak ekartzen dituenez, emaitza iritsi da. \ \ Esker berezia eman behar zaie, bai Glual Hidraulicari taldea babesteagatik eta baita Zabala harategiari ere, astero bi txuleta eman baititu zozketak egiteko. Eskerrik asko bihotzez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide