Hasi da Gazte Astea

Uztarria.eus 2014ko api. 7a, 22:23

Gazte Asteari hasiera eman diote gaur, astetelehena. Arratsaldean ekin diote gazteek jaiari. Hasteko, kalejira egin dute Sanjuandegitik Gaztetxera, mozorrotuta. Giro ederra ibili dute kalez-kale. Gaurkoan, urteroko ohiko txupinazoaren ordez, hainbat suziri bota dituzte ibilbidean zehar; baita plazan ere, udaletxe azpian.

Ondoren, Salhaketa elkarteko kideek hitzaldia eskaini dute, eta 'Zigorrean oinarritutako politikei alternatiba bat garatzeko mugimendu baten eraikuntza' dokumentua aurkeztu dute Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide