Herenegun, igandea, izan zen urteroko Udaberriko Argazki Rallya. Aurten Azkoitia eta Azpeitia herrietan egin da, eta parte-hartze handia izan genuen (lehengo urtean baino jende gehiagok hartu zuen parte). Azkenean, 73 heldu eta 3 gaztetxok hartu zuten parte, eta probintzia eta herri ezberdinetatik etorritakoak ziren, denak ongi pasatzeko asmo berdinarekin. Hauek izan ziren antolatzeileek aukeratutako 5 gaiak:
- Azkoitiko liburutegia (lehengo tren geltoki zeaharra).
- San Martin-go erlojua (Azkoitia).
- Udaberria.
- Jendea.
- Baserria.
Ohiturarekin jarraituz eta rallya hasi aurretik parte hartzaile guztiei kontrol argazki bat atera zitzaien. Aurten eguraldia alde izan genuen eta argazkilariek euriaren kezkarik beintzat, ez zuten izan. Eguerdian, indar berritzeko, hamaiketako eder bat egin zen Loiola hotelean.
Rallya amaitu ondoren parte-hartzaile batzuk rallyko antolatzaileekin batera joan ziren bazkaltzera, eta rallyan izan ziren anekdota edo istoriak kontatzeko aukera ederra izan zuten.
Parte-hartzaile guztiei gogoratzen zaie, gai bakoitzeko argazki bat aukeratu, eta apirilaren 13a baino lehenago posta elektronikoz argazkiakaae@hotmail.com helbidera bidali behar dituztela, partaide bakoitzaren zenbakiarekin eta aukeratutako argazkien zenbakiekin batera. Komenigarria litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki ateratakoak diren adieraztea. Berezkotasuna, sormena eta teknika hartuko dira kontuan.
Maiatzaren 17an, 18:00etan, argazki emanaldia eskainiko da rallyko argazki guztiekin, eta ondoren, sari banaketari ekingo zaio. Guzti hau Burdinbidearen Euskal Museoko ikus-entzunezkoen gelan izango da.