Gola eta puntua partidako onena

Ez zen partida ona izan larunbat arratsaldean Garmedipen ikusi genuena. Orokorrean, esan daiteke, zati bat izan zela talde bakoitzarentzat. Lehen zatian Bizkaiko taldea izan zen nagusi zelaian eta markagailuan. Nagusitasuna erakutsi zuten futbolean. 40. minutuan sartuko golari esker, markagailuan isladatu zuten penaltiz lortutako gola. \ \ Bigarren zatian Lagun Onak gehiago izan zen. Batez ere, 70. minutuan Bermeoko taldea bat gutxiagorekin gelditu ostean. Partidaren amaieran, azken minutuan hain zuzen, jokaldi bikaina egin zuen Lagun Onakek. Alex Altolagirrek pase bikaina egin zion Adriani eta hark kontrol ona eta erremate hobea eginda, banakoa igo zuen markagailura.\ \ Laburbilduz, gola eta puntua izan zen partidako onenak Asier Olaizolak zuzentzen duen taldearentzat.\ \ Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ Atzelariak:Julen Egaña, Iñigo Celihueta, Ander Olaberria eta Hodei Tena.\ Erdilariak: Iosu Aranburu, Ibai Salvador, Juanma Iparragirre, Iker Uribarren eta Oiñatz Elustondo.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Aldaketak:\ \ - 35. minutuan: Julen Aranburu zelairatu zen Juanma Iparragirreren ordez.\ - 46. minutuan: Joanes Otamendi zelairatu zen Julen Egañaren ordez.\ - 67. minutuan: Alex Altolagirre zelairatu zen Iker Uribarrenen ordez.\ \ Golak\ \ - 40. minutuan: 0 eta 1 Alainek penaltiz.\ - 92. minutuan: 1 eta 1 Adrian Abasolok.\ \ Puntuak (Aurkako entrenatzailearen arabera)\ \ - 3 puntu: Adrian Abasolo.\ - 2 puntu: Ibai Salvador.\ - 1 puntu: Iñigo Celihueta.\ \ Sailkapen orokorra www.lagunonak.com webgunean duzue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide