Iraurgi SBkoak Liverpooleko Litherland High Schoolekoekin hartu emanean

Kirol Aukera ISB taldeko jokalarien gurasoen ekimenez, Liverpooleko Litherland High Schooleko talde batekin hartu-emana sortu da. Hori dela eta, Ingalaterrako 16 urteko mutil talde bat egon da egun hauetan gurean. Saskibaloiaren bidez, kanpoko jendearekin harremanak eduki, eta bide batez ingeles pixka bat ikasteko asmoarekin egin dute hartu emana. Saskibaloiko partidak ere jokatu dituzte Azpeitian, Urretxun eta Beasainen. Gainera, Donostiara egindako irteeran, Donostia Arena 2016 kantxako azpiegiturak ezagutzeko aukera eduki zuten.

Gaur, ostirala, berriz, Kirol Aukera ISBko familiak joango dira Liverpoolera. Iraurgiko jokalariek han saskibaloi txapelketa bat ere jokatuko dute. Gales, Sefton eta Preston taldeak edukiko dituzte aurkari, larunbatean eta igandean jokatuko dituzte partidetan. Ziur ingelesek hemen bezain ondo pasako dutela gureek Ingalaterran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide