Liburuaren Eguna iritsi da Azpeitira ere

Uztarria.eus 2014ko api. 23a, 12:59

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, asteazkena, eta Udalak berak argitaratutako liburuak salgai jarri ditu udaletxeko arkupetan (argazkian). 13:00etara bitartean hainbat liburu eskuratu ahal izango da bost euroren trukean. Gainera, Azpeitiaren 700. urteurrena ospatzeko kaleratutako liburu bilduma ere eskuratu ahal izango da, 20 euroren trukean, eta liburu horiek banaka ere salduko dituzte, bost euroan. Liburuaren Eguna dela-eta, liburutegiko zerbitzuaren gaineko informazioa emango zaie herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide