Partidaren lehen zatian gehiago izan zen Azpeitiko Lagun Onak futbol taldea, nahiz eta babazorroak aurreratu 20. minutuan. Ongi merezitako berdinketaren gola atsedenaldira joan aurretik, 45. minutua,n lortu zuen Iosu Aranburu denboraldi amaiera bikaina egiten ari den kapitainak. \
\
Bigarren zatian Alavesek baloia gehiago izan arren, ez zituzten aukera gehiegi izan, lan bikaina egin zuen-eta Asier Olaizolak zuzendutako taldeak.\
\
Hamaikakoa:\
\
Atezaina: Iñaki Olaizola.\
Atzelariak: Eneko Ansola, Iñigo Celihueta, Ander Olaberria eta Hodei Tena.\
Erdilariak: Iosu Aranburu, Ibai Salvador, Iñigo Esnal, Iker Uribarren eta Joanes Otamendi.\
Aurrelaria: Adrian Abasolo.\
\
Aldaketak:\
\
- 60. minutuan: Oiñatz Elusotondo Iñigo Esnalen ordez.\
- 65. minutuan: Julen Aranburu Iosu Aranbururen ordez.\
- 75. minutuan: Mikel Agirre Joanes Otamendiren ordez.\
\
Puntuak, aurkako entrenatzailearen arabera.\
\
- 3 puntu: Iñaki Olaizola.\
- 2 puntu: Iosu Aranburu. \
- 1 puntu: Iñigo Celihueta.\
\
Sailakapen nagusia www.lagunonak.com webgunean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide