Frantzesenari omenaldia egin diote Zumaiako haurren danborradan

Azpeitiko danborradarako hainbat kantu sortu ditu Jose Luis Frantzesena musikari eta musikagile azpeitiarrak, baina ez ditu gurerako bakarrik sortu: Zumaiako danborradako Polka abestia ere berak sortua da, 1992an. Igandean, omenaldia egin zioten Frantzesenari, esker onez, Zumaiako haurren danborradan.

Ez zen eguneko omendu bakarra izan Frantzesena. Txomin Mujika eta Iker Gonzalez ere omendu zituzten. Danborradak 25 urte bete ditu aurten, eta harako piezak sortu dituzten hiru musikariak omendu zituzten danborradaren amaieran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide