Izarraitzeko sei igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin

Izarraitzeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Jone Goenaga igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 10ean eta 11n, Tarbesen (Frantzia) nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko.\ \ Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.\ \ Zorionak eta zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide