Gazte mailako mutilek Antoguoko kaleratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea 2014ko mai. 5a, 12:32

Hitz gabe gaude, Xuban Peñak zuzenduriko talde teknikoaren eskutik, mutil hauek egiten ari diren lanarekin. \ \ Lehendabizi denboraldi bikain egin eta azken urteetan lehen aldiz, gazteen nazional mailara igo dira. Hori gutxi ez, Euskal Kopako lehen norgehiagoka ere irabazi egin dute. Antiguoko talde indartsuaren aurka, gainera. Aurrera sailkatu dira etxetik kanpoko golek, berdinketa kasuan, balio bikoitzaga dutelako.\ \ Lehen partida Azpeitian jokatu zuten 200 ikusleren aurrean. Partidu bikaina (denboraldiko onena) egin zuten askoren iritziz, baina hala merezi arren, ez zuen balio izan garaipena lortzeko.\ \ Glual Hidraulikak babestutako taldean itzulerako partida Donostin jolastu zuten 48 ordu pasa baino lehen, eta markagailuan atzetik joan arren bi gol sartu eta berdinketa lortu zuten. Goleatzaileak Ansoalde, Adrian eta Larrañaga izan ziren.\ \ Hurrengo norgehiagoko Durangoren aurka izango da eta lehen partida Azpeitian jokatuko dute Igande honetan, maiatzak 11, 17:00etan hasita.\ \ Segi lanean mutilak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide