\'Jubilazio pentsio duinak izateko arrazoiak\' hitzaldia Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa

Lanaldi partzialean diharduten langileak, emakumeak dira nagusiki, eta espainiar araudiak diskriminatu egiten ditu. Duela bi urte Europar Justizia Auzitegiak, epai baten bidez, espainiar araudiak, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioa hausten zuela ebatzi zuen, baina egoera berdinean jarraitzen dugu. Gaur egun, emakume pentsionisten, eta lanaldi partzialean aritzen diren langileen egoera ezagutuko dugu, eta hori aldatzeko egin dezakegunaz eztabaidatzeko proposamena luzatuko digute. \ \ • Hizlariak: Zaloa Ibeas (LAB) eta Gurutze Etxeberria (LAB pentsionistak). \ \ • Eguna: maiatzak 7, asteazkena. \ \ • Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa. \ \ • Ordua: 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide