Otaño eta Guridi, finalean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea 2014ko maiatzaren 8a

Bi azpeitiar ari dira Realeko gazte mailan jokatzen. Denboraldi izugarria egin ondoren liga irabaztea lortu dute biek Realarekin.\ \ Horrek, sari moduan, egun hauetan Almerian jokatzen ari diren Espainiako Txapeldunen Ligan aritzeko aukera eman die. Aukera eman eta ederki probestu dute orain artean, finalerdietan Las Palmas taldea gainditu zuten-eta 1 eta 0 markagailuarekin. Hori gutxi ez, eta atzo Malagaren aurkako finalerdia irabazi zuten, 2eta 1 nagusituta. Gainera, Realaren bi golak Jon Guridi azpeitiarrak eta Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohiak sartu zituen. Bigarrena, gainera, 92. minutuan.\ \ Bihar larunbata finala dute Real Madrilen aurka. Ea orain arte bezain ongi amaitzen duten denboraldi ahaztezin hau.\ \ Zorionak bioi eta egurra bihar madrildarrei!\ \ Argazkian bi azpeitiarrak Almerian.\ \ Lagun Onak futbol taldea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide