Udal hautetsiak ere erabakitzeko eskubideen alde

Uztarria.eus 2014ko mai. 12a, 12:16

Zapatu eguerdian agerraldia egin zuten egungo Udal ordezkariek eta herriko alkate eta zinegotzi izandakoek, Gure Esku Dago dinamikako kideek egindako deialdiarekin bat eginez. Erabakitzeko eskubidearen aldeko agerraldian izan ziren herriko azken lau alkateak eta egungoa: Luxiano Lazkano, Jose Mari Bastida, Iñaki Errazkin, Julian Eizmendi eta Eneko Etxeberria, eta ezker abertzaleko, EAJko, EAko, Aralarreko, Hamaika1!eko eta Euskadiko Ezkerrako hainbat zinegotzi ere bertaratu ziren.
 
Hemen agerraldian Josu Albero Azpeitiko Gure Esku Dago taldeko kideak irakurri zuen testua:
 

"Hemen bildu garenok, aurkezpen honetan eta jendaurrean zera adierazi nahi dugu:

  • Euskal Herria Nazioa dela
  • Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela
  • Herritarron garaia dela

Horregatik, agerraldi honen bidez GURE ESKU DAGO taldeak antolatu duen Giza kateari gure sostengua ematen diogu. Halaber, herritarrak animatu nahi ditugu ekainaren 8an parte har dezaten Durango eta Iruñearen arteko Giza kate horretan, Herri bezala dagokigun erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko."

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide