Asteburu honetan, maiatzaren 17 eta 18an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako Txapelketak izango dituzte jokoan, Azpeitiko Udal igerilekuan.\
\
Maiatzaren 17an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2002. eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.\
\
Igerilari bakoitzak lau estiloetan egin beharko du igeri, eta frogak, horrela daude banatuta:\
\
- Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira.\
- Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.\
\
Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000. eta 2001. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urteko neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, 16:30ean.\
\
Igerilari bakoitzak jardunaldiko banakako proba batean eta erreleboen proban hartu dezake parte. Gainera, txapelketa horrek, Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa, maiatzaren 24ean izango da, Gasteizen.\
\
Xehetasunak, astean zehar emango dizkie entrenatzaileek txapelketetan parte hartuko duten igerilariei.\
\
Zorte on denei eta egurre!\
\
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide