EAJkoak Azpeitian, Europako hauteskundeen kanpainan

Uztarria.eus 2014ko mai. 13a, 16:32

Europako hauteskundeen kanpainaren baitan, gaur, asteartea, Azpeitian izan dira EAJren Europako parlamenturako Gipuzkoako zenbait hautagai; tartean Luke Uribe-Etxebarria, EAJren Gipuzkoako hautagaia. Gaurko bisitan "enplegua sortzeko eta handitzeko Euskadiko eta Europako estrategiak uztartzea" babestu dute. Uribe-Etxebarriak gogorarazi du, "EAJk Europa indartsu baten alde egiten du, hain zuzen ere, ekonomia eta gizarte-ongizatea sortuko duen Europaren alde. Eta, horretarako, industria lehiakorra izateko politikak garatu behar ditugu, Euskadik hazkundean sartzeko eta enplegua jasangarria lortzeko". Gainerako alderdientzat ere izan ditu hitzak Uribe-Etxebarriak: "EH Bilduk eta PSE-EEk uste dute industria-politika egokiena egiten ez den politika dela, eta PPk, aldiz, ez du lehiakortasun estrategiarik garatu eta, ondorioz, estatu espainolean langabetu kopurua izugarri hazi da eta gizartearen arteko ezberdintasunak handitu dira. Horiei guztiei aurre egiteko EAJ-PNVk honako industria-politika garatzen jarraituko du: industria-politika lehiakorra, indartsua eta jasangarria eta, politika horren barruan merkataritza eta turismoa ere badaude. Jakin badakigu lan handia egin beharko dugula, baina guztion lanarekin eta konpromisoarekin lortuko dugu". Azgazkian Azpeitiko EAJko partaideak eta Luke Uribe-Etxebarria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide