Derbia larunbat arratsaldean Garmendipen

Ohorezko Erregional mailako Lagun Onakek Anaitasunaren kontra derbia jokatuko du bihar, zapatua, Garmendipen. 16:00etan hasiko da neurketa.\ \ Lizeaga sagardotegiak babestu eta Bittor Lekunberrik zuzenduriko taldeak jada ez du zereginik sailkapen orokorrari dagokionez, baina Anaitasunaren aurkako partidak bereziak izaten dira beti eta zihur gogotsu aterako direla jokalariak zelaira.\ \ Pasa den larunbatean partida oso ona egin zuten Tolosan, nahiz eta 3 eta 2 galdu 93. minutuan sartutako gol baten erruz. Epaileraren lana oso txarra izan zen hasieratik, eta amaieran are okerragoa. Hala eta guztiz, meritu handiko denboraldia egiten ari dira Lagun Onakekoak.\ \ Bittor entrenatzaileak ezin izango du kontatu Juan Nuñezekin, Tolosaren kontrako partidan 20 minutuan 2 txartel ikusi baitzituen.\ \ Oharrak:\ \ - Partida aurretik omenaldi bategingo zaie Lagun Onak futbol taldeko gazte mailako txapeldunenei egin duten eta egiten ari diren denboraldiagatik. Gogoratu bi urtetan bi maila igo dituztela eta Euskal Kopan ere aurrera jarraitzen dutela Antiguoko talde indartsua kanpoan utzi ondoren.\ \ - Partida has aurretik, bestalde, Lagun Onak futbol taldeak 'Campaña solidaria Santos' ekimenarekin bat egin, eta Santos berarekin argazki bat aterako du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide