Kolonbiako ordezkariek Urola Erdia bisitatu dute, enpresa-gaiez hitz egiteko

Uztarria.eus 2014ko mai. 19a, 17:36

Kolonbiako ordezkariak Urola Erdian izan ziren ostiralean, maiatzaren 16an, enpresa-kontuez hitz egiteko. Iraurgi Berritzenek antolatu zuen topaketa, Gipuzkoako Bazkundearen eta Foru Aldundiaren babesarekin. Eskualdeko enpresariekin bildu ziren Rodrigo Arizabaleta Euskal Jatorria duten Enpresarien Elkarteko presidentea eta Jose Vicente Catarain Kolonbiako Euskal Etxeko presidentea. Haiek Kolonbiak eskaintzen dituen baliabideei buruz mintzatu ziren.

Hara joan zirenek ondorioztatu zuten Kolonbiakoa merkatu interesgarria dela. Izan ere, %4ko hazkundea izan du hango ekonomiak; eta, haien esanetan, legedia gardena dute, fiskalitatearen esparruan. Kolonbiako ordezkariek beraien laguntza eskaini zieten Urola Erdiko enpresariei. Horrez gain, beraien herrialdera gonbidatu zituzten hitzordura joan zirenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide