Pilen edukiontzia apurtzea ez dela "onargarria" salatu du Udalak

Uztarria.eus 2014ko maiatzaren 20a

Julian Elorza etorbidean aurkitu dute Udaleko ordezkariek pilen edukiontzia apurtuta. Jarrera "gogor" salatu du Udalak, egindakoa ez baita "onargarria", haien iritziz. Horregatik, herritarrei eskatu die "arduraz eta gizalegez" jokatzeko, eta edukiontziak "modu zuzenean" erabiltzeko, haien esanetan, "guztion ardura" delako herriko txokoak eta ingurumena zaintzea .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide