Gaur, 19:00etan, udal ordezkariak eta proiektuen arkitektoak udaletxe azpian egongo dira, plaza eraberritzeko dauden hiru proposamenak aurkezten. Horrez gain, Udalak proiektuen nondik norakoekin panel bana jarri du, udaletxe azpian, Betharramen eta Sanjuandegin. Modu horretan, herritarrek aukera izango dute gaur, hiru proposamenak gertutik ezagutzeko eta egileekin zalantza guztiak argitzeko.