Ibañez bigarren eta Gurrutxaga hirugarren, Eskolarteko Bertsolari txapelketan

Uztarria.eus 2014ko maiatzaren 26a

Atzo, igandea, izan zen Arrasaten Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, eta goizean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala. Zortzi finalistetatik bi azpeitiarrak izan ziren; Iñigo Ibañez eta Jon Gurrutxaga, eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Ibañez Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan izango da, lortutako postuari esker. Bestalde, bertso-paper lehiaketa irabazi zuen Iraurgi ikastetxeko ikasle Iker Letamendiak, eta berak idatzitako bertsoak kantatu ostean, txapela jantzi zuen atzo Arrasaten egindako sari-banaketa ekitaldian. Argazkian, Ibañez, Letamendia eta Gurrutxaga.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide