Pasa den zapatuan Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen, Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan. Gure taldeko lau igerilari izan ziren bertan, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz; Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga.\
\
Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, urrezko hiru domina eta zilarrezko domina bat lortu zuten. Erreleboetan, berriz, beste hiru urrezko domina ekarri zituzten Azpeitiara. Ia proba denetan aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu laurek oso maila ona eman zutela Gasteizen. \
\
Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan: \
\
• Maitane Goenagak: 200 metro estiloan (1. postua) eta 100 metro librean (1. postua).\
• Paula Urrestillak: 100 metro bizkarren (1.postua) eta 200 metro librean (2. postua).\
• Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarren (6. postua) eta 100 metro bizkarren (10. postua).\
• Iñaki Etxeberriak: 100 metro bularren (5. postua).\
\
Errelebo probetan, berriz:\
\
• Paula Urrestillak: 4x100 metro librean (1. postua) eta 4x100 metro estiloan (1. postua).\
• Maitane Goenagak: 4x100 metro librean (1. postua).\
\
Uztaila bitartean, Paulak eta Maitanek Espainiako Alebinen txapelketa prestatzen jarraitu beharko dute. Udako Alebinen Espainiako txapelketa, uztaileko bigarren astean ospatuko da, Badajozeko La Granadilla igerilekuan. \
\
Zorionak guztioi eta segi gogoz prestatzen!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide