Bi domina, Aire Libreko Euskadiko jubenil eta junior txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2014ko mai. 27a, 12:12

Joan den Larunbatean, maiatzak 24, Donostiako miniestadioan, Euskadiko Aire Libreko jubenil eta junior txapelketak jokatu ziren. Xeye taldea ongi ordezkatua izan zen bertan, eta bi domina lortu zituzten maila handiko lehaiketan. Egun guztian zehar, hainbat gaztek beren indarrak xahutu zituen pista gorriaren gainean. Honatx Xeyekoek lortu zituzten emaitzak:\ \ 800 metro jubenil mutilak:\ \ 2. postua - Jon Adrian Perez (2:05)\ \ 800 metro junior mutilak:\ \ 4. postua - Aitor Madrazo (2:09)\ \ 1.500 metro jubenil mutilak:\ \ 2. postua - Unai Romo (4:25)\ \ 1.500 metro junior mutilak:\ \ 5. postua - Yurek Ibarguren (4:35)\ \ 3.000 metro jubenil mutilak:\ \ 6. postua - Aritz Zubizarreta (10:21)\ \ Zorionak denei eta segi horrela!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide