Plazara jaitsi dituzte Berdura Plazako bigarren pisuko postuak

Uztarria.eus 2014ko mai. 27a, 17:29

Berdura Plazako bigarren solairuko postuak plazara jaitsi dituzte, sabaiaren konponketak direla-eta. Beraz, gaurtik aurrera, astearteetan, ez da egongo saltokirik bigarren pisuan. Azoka modu egokian egituratzeko, Udala saltzaileekin bildu da. Horrenbestez, zenbait ibilgailu kendu behar izan dituzte; eta, orain, itxura berria du salmenta gune horrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide