Eskolarteko txapelketako finalak giro ederrean.\
\
Larunbat arratsalde polita bizi izan genuen Garmendipen. Eskolarteko txapelketarn finalak ziren eta eguraldia lagun jende ugari bildu zen partidu desberdinak ikustera.\
\
Alebin eta Benajamin mailatako taldeek hartu zuten parte, Azpeiti zein Azkoitiko ikastetxe desberdinetakoak. Urduritasuna nabari zen jokalari eta gurasoen artean, eta animoak ez zitzaizkien falta izan parte hartu zuten neska mutilei. Giro beroa zegoen Garmendipen nahiz eta eguraldia hotza izan.\
\
Lagun Onak futbol taldeak zorionak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei, bi aldiz zorionak txapeldunei eta animoak txapeldunordeei. Zorionak batzuei eta eskerrak beste batzuei txapelketa beste urtebetz aurrera ateratzea posible egin duten guztiei; Azpetiti eta Azkoitiko ikastetxe eta ikastola guztiei, Azpeiti eta Azkoitiko udalei, koordinatzatile eta entrenatzaileei, epaileei eta larunbatean bolondres lanetan aritu ziren guztiei.\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide