Ekainaren 7an, zapatua, Lagun Onak Eguna izango da. Ekimen ugari antolatu dugu egun horretarako, eta 10:00etan txupinazoarekin emango diote festari hasiera Jon Guridi eta Inazio Otaño Realeko jokalariek. Gero, hainbat futbol partida izango dira, eta 11:30ean Eibar taldeko jokalariak izango dira Garmendipen, sinadurak banatzen. Herri-kirol apustua ere izango da, 12:00etatik aurrera. 13:00etan Rodrigo Carrascosari omenaldia egingo diote. \
\
15:00etan bazkaria izango da, Sanagustin kulturguneanm eta bazkal ostean, 16:30ean, 2013-1014 denboraldiko jokalari eta goleatzaile onenei sariak emango dizkiete. 18:00etan Elektro Texx taldearekin kalejira izango da, eta egunari bukaera emateko, 23:00etan hasita, Verrarter, The Grace Of Dionisius eta Arcada Social taldeen kontzertuak izango dira.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide