Azpeitiko EH Bilduk Euskal Errepublika askearen aldeko hautua egina duela nabarmendu nahi du, inoiz baino ozenago, Espainiako errege Juan Carlos I.ak abdikatu egingo duela iragarri ostean.
\
\
Euskal Errepublika lortzeko norabidean indarrak biltzeko deia egin nahi diegu herritarrei, inoiz baino gertuago baitaukagu gure herriak izatea nahi duena erabakitzeko eskubidearen gauzatzea.
\
\
Ezin dugu ahaztu Juan Carlos I.a, Franco diktadoreak izendatu zuela eta Francoren erregimenaren jarraipena bermatu izan duela eta hala jarraituko duela bere oinordekoak, dena \'lotuta eta ondo lotuta utzi” zelako.
\
\
Orain, abdikazioarekin, egungo estatu eredu ukatzailearekin jarraitzeko eta benetako haustura demokratikoa eragozteko saiakera egin nahi dute. Baina, zorionez frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, gure ustetan erabat pitzatuta eta krisi horren adierazle da erregimenaren oinarri diren PP eta PSOEren zilegitasun krisia (pasa den igandeko hauteskunde emaitzak horren lekuko). Espainiar eredu honek ez dauka agenda demokratikorik ez Espainiako estatuaren menpeko herriontzako ez herritarrentzako.
\
\
Orain proposatzen dutena eta Espainiar estatutik datorrena Euskal Herriaren ukazioa eta diktadura frankistarekiko haustura demokratikorik eza da, berriro ere, Felipe printzipearen jarraipenarekin.
\
\
Gure ustetan, Juan Carlos I.aren abdikatzearekin batera 1977an abian ipini zuten
Frankismoaren erreforma fasearen amaiera izan beharko luke. Izan ere, 37 urte geroago, Espainiako estatuaren menpeko herri guztion ukazioa bere horretan mantentzen da, benetako demokrazia eza agerian dago.
\
\
Inoiz baino garrantzitsuago da orain dela 35 urte haustura demokratikoa eragotzi zuten eragile politiko horiei, ez diezaiogun utzi orain ere gauza berbera egiten koroaren aldaketa hutsarekin.
\
\
Hori horrela, ezinbestekoa ikusten dugu herritarrok Euskal
Herriaren aitortzaren eta erabakitze eskubidearen aldeko hautua egitea.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide