Argibide orokorrak:
\
\
Azpeitiarrok 45 edo 46 kilometroa izan arren, bietako edonon jarri gaitezke. Hala ere, autobusen erdiak 45. kilometrora bideratuko dira. Beste erdiak, 46.era.
\
\
Autobusen inguruko argibideak:
\
\
Goizeko 9:00etan abiatuko dira autobusak. Itzulerako autobusak, utzitako leku berdinetan hartuko dira.
\
\
1.- Giza katean parte hartu eta Azpeitira itzuliko direnak anbulatorio paretik abiatuko dira. Lurraldebusen zerbitzuak erabiliko dira horretarako eta, beraz, autobusak ohiko moduan ordainduko dira. Mugi txartela dutenei eramatea gomendatzen zaie. 13:15ean izango da itzulera.
\
\
2.- Bergarara doazen autobusak Santi Lazkano inguruan egongo dira. Haur, gazte eta langabetuek 5 euro ordaindu beharko dute eta helduek 10 euro.
\
\
Oharra: Badaezpada izenak jaso ziren Bergarara joateko 8. autobuserako. Izena eman zutenei adieraziz ez zela ziurra autobus hori. Tamalez, ez da posible izan autobusa lortzea dagoen eskaera mailak eskaintza gainditu duelako. Asteartetik aurrera Bergararako izena eman zutenek, berriz, kotxez joan beharko dute Bergarara.
\
\
Kotxez joango direnentzat argibideak:
\
\
1.- Irten goiz etxetik, saiatu zaitez 10:00etan zure tokian egoten garbi adierazita eraman (kotxeko aurreko kristalean) 46. kilometrora zoaztela.
\
\
2.- Zuzendu zaitez giza katearen 46. kilometrora (BERDIN DU ZURE FITXA 45 KILOMETROKOA BADA ERE!).
\
\
Hona hemen kilometro horretara ailegatzeko argibideak:
\
\
- Zumarraga pasatu eta Beasaingo autobia hartu.
\
- Atera lehenengo irteeran (Ezkio-Itsaso/Ormaiztegi).
\
- Gero, hartu Ezkio-Itsaso eta Zumarragako bidea.
\
- Autobiako irteeratik 4 kilometroetara, ezker aldean, industrialdea ikusiko duzu, eta bertan Labekoa jatetxearen kartel bat. Toki horretan egongo da kotxeentzako aparkalekua.
\
- Kotxea aparkatu eta gero, giza-katea Zumarragako norabidean osatuko dugu (46. kilometroan, aldapa bat dago eta bidea gora doa).
\
- Antolakuntzako jendea bertan egongo da laguntzeko.
\
\
EGITARAUA
\
\
10.00: Autobusak dagokien lekura iritsi. Herritarrak euren kilometroetan daudela animazioarekin ekin.
\
11:15: Herritarrak katea osatzeko prestatzen hasi
\
12:00: Elkarri eskuak eman eta giza katea osatu
\
12:30: Giza katea amaitu
\
Giza katea desegin, dena zegoen moduan utzi eta Azpeitirako edo Bergararako autobusetan sartu.
\
\
\
ANIMAZIOA ETA GIROA
\
\
1.- Soinu, pandero, dultzaina edo dena delako ongi etorria izango da. Ea posible egiten dugun, elkarrekin egongo garen tarte hori ahalik eta girotsuena, koloretsuena izatea. Beraz, animatu eta denon artean sor dezagun giroa!
\
\
2.- Herritarrak gonbidatu nahi ditugu Euskal Herriko ikurrak bertaratzera.
\
\
\
Azpeitian bakarrik ia 1.500 lagun apuntatu dira. Giza Katea ikaragarria izango da, Euskal Herrian inoiz antolatu den mobilizaziorik handiena. Eguraldia ere lagun izango dugu, eta arrakasta ziurtatuta dago.
\
\
Egun ona pasatu!!
\
\
GURE ESKU DAGO!
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide