Aita santuarekin egon da Santos Gomez

Uztarria.eus 2014ko eka. 6a, 13:45

Aita Santuarekin izan dira Santos Gomez eta bere familia Vatikanoan. Giharretako distrofia du gazte azpeitiarrak, eta Txinan eskaintzen duten tratamendu bat jasotzeko diru bilketan ari dira. 34.000 euro behar dituzte tratamentua jasotzeko, eta kopuru hori biltzeko, elkartasun kanpaina bat hasi zuten martxoan. Abiatu zirenetik 8.000 euro bildu dituzte jendearen ekarpenetatik. 

Joan den astean, Vatikanoan izan ziren Santos eta familiartekoak eta Frantzisko aita santuarekin une batzuk igaro zituzten. Bertan, Eibar futbol taldearen ohiala eman zioten aita santuari, hauek "prozesuaren hasieratik ondoan" izan dituztela eskertzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide