Aniztasun festa arrakastatsua ospatu zuten atzo

Uztarria.eus 2014ko eka. 6a, 17:28

Aniztasun topaketak izan ziren atzo, osteguna, Elkar-ekin taldeak eta Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek antolatuta, Ipaka Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astearen baitan. Jaia 19:30ean hasi zen; eta, ilundu artean, jatorri askotako pertsonak biltzea lortu zuten antolatzaileek.

Arratsaldean, bideo emanaldia eta tertulia izan zuten Sanagustinen. 21:00etan, udaletxe azpian murala margotu zuten, janez eta edanez. Eta, amaitzeko, 21:30etik aurrera, Tifariti Saharako musika taldearen kontzertuaz gozatu zuten herritarrek. Ekitaldi guztiek harrera ona izan zuten, eta herritar asko gerturatu ziten plazara.

Ekitaldiari buruzko bideoa eta argazki bilduma argitaratu du Urola Kostako Hitzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide