Ekainean egingo dituzte 'AzpeitIbili' ekimeneko azken saioak

Uztarria.eus 2014ko eka. 10a, 12:27

Ekainean egingo dituzte AzpeitIbili proiektuaren baitan antolatutako azken ibilaldiak, uztailean eta abuztuan oporrak direlako. Iraletik aurrera, berriro hasiko dira paseoak ohiko ordutegian: astelehen eta ostegunetan 10:00etatik 11:30era.

Ekimena izaten ari den erantzunarekin gustura agertu dira Udaleko Kirol saileko ordezkariak, eta ekimena "oso ondo" doala azaldu dute: "Gero eta jende gehiago ari da animatzen, eta bataz beste, 13 herritar ibiltzen dira saio bakoitzean. Gainera, gizonezkoak ere hasi dira etortzen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide