Igerileku luzean ere bikain

Pasa den zapatuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sarian. Ainhoa Goenaga absolutuetan lehiatu zen; Pablo Etxeberria eta Oihana Goenaga juniorretan; eta Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi infantiletan. \ \ Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Zapatuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea. Espainiako txapelketa gehienak, 50 metrotako igerilekuan izaten dira eta, gure igerilariek, 25 metrotako igerilekuan entrenatzen dute.\ \ Azpeitiko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Kontutan hartzekoa da, goiz eta arratsaldez izan zirela probak eta, datorren asteetan dituzten txapelketak aurreikusirik, astun xamarra egin zitzaiela proba.\ \ Esan bezala, karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Uztailean izango dute igeriketako 'selektibitatea'. Orduan ikusiko dugu zeintzuk prestatu dituzten ondo 'azterketak' eta zeintzuk ez. Igeriketan ez dago miraririk.\ \ Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide