Izarraitzeko kideak Oñatiko Txantxiku sarian izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2014ko eka. 11a, 00:11

Zapatuan, ekainak 14, XXVIII. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.\ \ Txantxiku Saria denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko alebinek eta benjaminek.\ \ Autobusa 13:45ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.\ \ Zorte on denei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide