Antzerki Topaketetako kartelak ikusgai

Uztarria.eus 2014ko eka. 11a, 11:39

Azpeitiko Udalak XXXII. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa zabaldu du. Orotara 35 bat lan jaso dituzte aurtengoan, eta horiek guztiak ikusgai daude dagoeneko Betharrametako aretoan. Atzo, asteartea, zabaldu zituen ateak erakusketak eta hilaren 22a bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Bertaratzen direnek gustuko kartelaren aldeko bozka emateko aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide