Euskadiko Igeriketa Federazioak Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean Bartzelonan jokatuko den Ciutat BCN-Mare Nostrum Nazioarteko Sarian parte hartzeko.\
\
Goenaga ahizpek udako lehen zita garrantzitsua dute Bartzelonako Saria. Txapelketa horrek, martxa hartzen hasteko eta udako denboraldian zehar hobetu dezaketena ilusioz begiratzeko aukera emango die. Hala ere, ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela eta, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.\
\
Zorte on Ainhoa eta Oihana!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide