Konponbidearen bidean, denon konpromisoa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2014ko eka. 19a, 13:55

Ez gara errepikatzeaz aspertuko. Argi du Azpeitiko EHBilduk. Konponbidearen bidean ezinbestekoa da herritarren konpromisoa. Behin eta berriz esan dugun gisan, prozesuak aurrera egin dezan beste hainbat konturen artean, ezinbestekoa eta lehentasunezkoa da euskal preso politiko, iheslari nahiz deportatuen aferari heltzea. \ \ Herritarrok hauen egoera ezagutu behar dugu, eta hortik abiatuz konponbidearen bidean konpromisoak hartu. \ \ Badira 30 urte Mariangeles Artola Venezuelara deportatu zutenetik. Eta gaurkoan, bere lagun nahiz senideek Mariangelesen eta orokorrean deportazioaren biktima direnen errealitatea ezagutzeko aukera eskainiko digute. Bihar berriz, herritarrok gure babesa erakusteko aukera izango dugu, aterako den argazkiaren bidez.\ \ Azpeitiko EHBilduk, deialdi hauetan parte hartzeko deia egin nahi die Azpeitiarrei. Gatazka politikoak erangindako errealitate latzak ezagutuz zutabeak jartzeak egingo duelako posible herritarron arteko elkarbizitza. \ \ Bestalde, Olatz Izagirreri eta bere senide eta inguruko guztiei besarkada bero bat eta zorionak helarazi nahi dizkiogu. Guztiok jakitun baginen ere lan politikoa egiteak zigorrik ezin zuela suposatu, epaiaren zain egotea suertatu delako zama latz hori gainetik kendu ahal izateko. Hala ere, bost urtetako buru haustea baino zerbait gehiago izan da guzti hau. Beldurrak agindutako ihesaldia, espetxealdia, epaiketaren zain egon beharreko hilabete luzeak, epaiketa berak suposatu duen guztia. Eremu pertsonalean ere egoera zail honek suposatu izan dizkieten jazarpen eta mugak. Orain, ezer ez dela pasatu dirudien arren, guzti hori pairatu behar izan dute bai berak bai ingurukoek ere. \ \ Egungo egoerara iristeko, herritarren lan, konpromiso eta irmotasunak eragina izan du, ez dugu zalantzarik. Eta aurrera begira ere, oraindik orain sufrimendua pairatzen ari diren bestelako egoerak konpondu ahal izateko denon beharra izango da. Beraz, jarraitu dezagun elkartasunean, konpromisoz!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide