Gaelikoz Alba da Eskozia, eta "alaba" ahoskatzen da. Hori, eta herrialde horri buruzko beste hainbat xehetasun eman zituen atzo Ander Larunbek Sanagustin Kulturgunean. Urolako Napar Zuzterrek antolatuta etorri zen iruindarra Azpeitira.
Erreferendumaren ateetan dago Eskozia, eta badira herrialde haren egoera Euskal Herrikoaren oso desberdin egiten duten hainbat ezaugarri. Haiek ulertzen laguntzen duten pistak eman zituen Larunbek, eta Euskal Herriaren independentziari buruzko erreferendum propioa ere egin zuten bertara joan zirenek. Baldintza desberdinak jarrita ere, erraz irabazi zuen independentziak.
Hitzaldian izan ez zirenentzat, eta izan arren gehiago jakin nahi dutenentzat, hemen lotura batzuk, Larunbek berak emanak (gehienak inglesez daude, Berria-ko lotura, eta liburu zuriarena izan ezin):
SCOTTISH GOVERNMENT – Referendum
Liburu zuriaren laburpena beste hizkuntzetan (gaztelaniaz ere)
Yes Scotland – Kanpaina ofiziala
Better Together– Kanpaina ofiziala