Azpeitiko Kutxabank ere salgai dago! \
\
EH Bilduk, PP, PNV eta PSE bultzatzen ari diren Kutxabank pribatizatzeko plana indar guztiekin salatu nahi du. Ez dago arrazoi legalik, eta are gutxiago ekonomiko edo sozialik, Kutxabank pribatizatzeko. Kutxabank pribatizatzeko plana soilik PP, PNV eta PSEren Kutxabank banku pribatua bihurtzeko borondateari lotuta dago, beraien hurrengo urratsa Kutxabank euren inguruko sektore ekonomikoen eskuetan uztea delarik. Pribatizatzea ez da derrigorrezkoa: pelotazoa eta lapurreta besterik ez da.\
\
Argi eta garbi esan behar dugu ez dagoela inongo europar legerik Kutxabank pribatizatzera behartzen duenik, entitate honek ez dituelako jaso diru laguntza publikorik eta bere kudeaketa ez delako gelditu interbentziopean. Banku Fundazioen Legeak ere ez du eskatzen akzioak inbertsore pribatuei saltzea. Kutxabanken %100 esku publikoetan mantendu daiteke, mantendu behar da. Horretarako badaude aukera legalak eta bideragarriak.\
\
Kutxabank-ek izaera publikoari eutsi eta gizartearen beharrei erantzun behar die. Herritarron kutxa izan behar du. Enpresa txikiak finantzatuko dituen kutxa.\
\
Hori horrela, bihar Bilbon egingo den manifestaldira joateko deia egin nahi dugu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide