Josefina Molinak zuzenduriko \'Funcion de noche\' (1981) filmean, Lola Herrera eta, bere senar ohia den, Daniel Dicentaren arteko elkarrizketa da protagonista. Lolak bere bizitzaren balantzea egiten du: genero ikuspegitik, frankismoaren atzera begirako bat; trantsizio politikoaren testuinguruan, frankismoak arautzen zuen feminitateari, edo feminitate bati buruzko hausnarketa aurkeztuz.
\
\
Aurkezlea: Aintzane Rincon. EHUko irakaslea da eta \'Genero irudikapenak espainiar zineman (1936-1982): ereduak eta pitzadurak\' tesiaren egilea.
\
\
• Eguna: ekainak 25, asteazkena.
\
• Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa.
\
• Ordua: 19:00etan.
\
\
Honi buruz gehiago jakiteko lotura interesgarriak:
\
http://www.euskonews.com/0658zbk/gaia65801eu.html
\
\
Euskadi Irratiko elkarrizketa:
\
http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1283078/aintzane-rincon-genero-irudikapenak-espainiar-zinemaneuskadi-irratia/
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide