Larunbat honetan, ekainak 28, mundu osoko kaleetan, Euskal Herrikoetan barne, eta horien artean Azpeitikoetan, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadetako borroka nabarmentzeko. Aurten 45 urte beteko dira Greenwich (New York) auzoko matxinadatik; askatasun sexualaren mugimenduaren baitan eta erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra mugarri izan zen egunetik. \
\
EH Bildu pertsona askeek osatutako herri askea eraiki nahi duen koalizioa izanik, egun hauetarako Azpeitiko Bilgune Feministak eta Ernaik elkarrekin antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Eta era berean, nola ez, egin duten irakurketa amankomunarekin 'Heteroaraua apurtu' bat egiten dugula adierazi nahi dugu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide