Zapatu eta igande honetan, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa izango da, Tolosan (Usabal igerilekuan). Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.\
\
Lehiaketa hau, udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.\
\
Gure taldeko 9 igerilari (2 mutil eta 7 neska) izango dira lehian, eta proba hauetan parte hartuko dute:\
\
◾Ainhoa Goenaga: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar, 50 m. bizkar eta 200 m. estilo.\
◾Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 800 m. libre, 200 m. estilo eta 400 m. estilo.\
◾Jon Aizpuru: 100 m. estilo, 100 m. libre, 50 m. bular eta 200 m. libre.\
◾Oihana Goenaga: 200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 100 m. bizkar.\
◾Maialen Aizpuru: 50 m. bizkar, 200 m. bizkar, 200 m. libre eta 100 m. bizkar.\
◾Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular, 100 m. estilo eta 100 m. bizkar.\
◾Aiora Beristain: 100 m. libre, 100 m. estilo, 400 m. libre eta 50 m. tximeleta.\
◾Jone Goenaga: 50 m. bizkar, 100 m. estilo, 50 m. libre eta 200 metro libre.\
◾Nerea Berasategi: 100 m. libre, 100 m. tximeleta, 100 m. bizkar eta 200 m. estilo.\
\
Horiez gain, erreleboko probetan ere hartuko dute parte.\
\
Bestalde, Zapatuan, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga alebinak Logroñon izango dira Javier Adarraga igerilekuan \"denbora hartze\" batean.\
\
Zorte on guztioi!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide