Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen, Santurtzin eta Deban.\
\
Hasteko, ostiralean eta zapatuan, junior eta absolutu igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:30ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik hiru igerilari joango dira Gasteizera eta honako probetan lehiatuko dira:\
\
- Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.\
- Pablo Etxeberria: 100 bizkar, 200 bizkar, 200 estilo eta 400 libre.\
- Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre, 400 libre eta 50 tximeleta.\
\
\
Zapatuan eta igandean, berriz, infantil igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Horien txapelketa, Santurtziko El Puerto igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Maila horretan, Azpeititik sei igerilari joango dira eta honako probetan parte hartuko dute:\
\
- Jon Aizpuru: 100 estilo, 50 bizkar, 100 bular eta 200 libre.\
- Maialen Aizpuru: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 100 libre.\
- Eva Astigarraga: 50 bular, 100 bular, 200 bular eta 100 estilo.\
- Aiora Beristain: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 100 estilo.\
- Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 50 bizkar.\
- Nerea Berasategi: 100 libre, 100 estilo, 100 tximeleta eta 200 estilo.\
\
Hirugarren hitzordua, Debako hondartzan izango da, eta bertan ospatuko da VII. Debako Itxasmila igerialdia. Antolatzaileek hiru probetan banatu dute txapelketa: 11:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 11:15etan, 11-14 urte artekoak eta 500 metrotako igeriladia eta 12:00etan, helduak 1.850 metrotako distantzia egingo dute.\
\
Zorte on guztioi!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide