Irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo da Azoka Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2014ko uzt. 3a, 09:58

Iaz abiatuko bideari jarraipena eman eta elkarlanean sakontzeko helburuarekin egingo dugu aurtengoan ere Azoka Herritik ekimena.\ \ Herriko eragileen eta norbanakoen artean harremanak indartzea, herritarren beharrei erantzungo dion eredu ekonomikoa bultzatzea eta herriko sorkuntzari bide ematea izan ziren ekimen honen sorreran jarri genituen helburuak. Azken urtean, bide honetan urrats ezberdinak ezagutu ditugula uste dugu, besteak beste norabide honetan lan egiten duten eragileen arteko elkarlana indartzen ari delako, eta eragile berrien sorreraren lekuko izan garelako. Herrian bide berriak jorratzeko gogoa dagoela ikusten da, eta aurrera begira beharrezkoa izango da lan honi oinarri sendoak jarri eta aldaketan indarrez eragitea.\ \ Aurtengo Azoka Herritik ekimenak iazko filosofia mantenduko badu ere, berrikuntzak izango direla aurreratu nahi dugu. Salerosketarako espazio bat sortzeaz gain eztabaidarako, hausnarketarako eta parte hartzerako egunak izatea da gure asmoa eta proposamena.\ \ Ekimenaren aurkezpena uztailaren 12an izango da Sanagustien, eguerdiko 13:00etan.\ \ Azokaren prestaketa lanak egiteko bilerak astelehenero egiten ditugu, arratsaldeko 18:00etan Sindikatua Zaharrean. Gogoekin dagoen orok ateak irekiak ditu. Honez gain, gurekin harremanetan jarri nahi duten talde eta norbanakoek hona idatzi dezakete: azoka.herritik@gmail.com

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide