Emaitza bikainak Gasteizen, Santurtzin eta Deban

Ostiralean, zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu dira Gasteizen eta Santurtzin. Infantilak Santurtziko El Puerto igerilekuan izan ziren, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan.\ \ Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra) eta Oihana Goenaga (juniorra) Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan lehiatu ziren, eta Santurtziko El Puerto igerilekuan jokatutako txapelketan, berriz, Jon Aizpuruk, Maialen Aipuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik hartu zuten parte infantiletan.\ \ Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta izugarrizko uzta bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probetan, 10 urrezko domina, zilarrezko 6 eta brontzezko 7 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4x100 estilo proban, zilarrezko domina bat ere eskuratu zuten. \ \ Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:\ \ • Ainhoa Goenaga: 50 bizkar (2.), 100 bizkar (3.), 200 bizkar (3.) eta 200 estilo (6.).\ • Pablo Etxeberria: 100 bizkar (4.), 200 bizkar (1.), 200 estilo (3.) eta 400 libre (1.).\ • Oihana Goenaga: 50 libre (3.), 100 libre (junior 1. eta absolutu 1.), 400 libre (baja) eta 50 tximeleta (baja). Txapelketa haseratik, ondoezik sentitu zen.\ • Jon Aizpuru: 100 estilo (desk), 50 bizkar (1.), 100 bular (1.) eta 200 libre (2.).\ • Maialen Aizpuru: 50 bizkar (6.), 100 bizkar (10.), 200 bizkar (6.) eta 100 libre (19.).\ • Eva Astigarraga: 50 bular (4.), 100 bular (3.), 200 bular (2.) eta 100 estilo (3.).\ • Aiora Beristain: 50 libre (1.), 100 libre (1.), 200 libre (1.) eta 100 estilo (2.).\ • Jone Goenaga: 50 libre (1.), 100 libre (2.), 200 libre (8.) eta 50 bizkar (3.).\ • Nerea Berasategi: 100 libre (10.), 100 bizkar (5.), 100 tximeleta (2.) eta 200 estilo (7.).\ \ Maialenek, Evak, Jonek eta Nereak 4x100 metro estiloetan zilarrezko domina lortu zuten. \ \ Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu. \ \ Bestalde, atzo, igandea, VII. Debako Itsasmila Igeri-Zeharkaldia jokatu zen. Helduen zeharkaldian, Izarraitz Igeri Elkarteko Pablo Etxeberriak, Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak hartu zuten parte. Horiez gain, federatu gabeko hainbat azpeitiar ere lehiatu ziren.\ \ Olatu harroen artean egin behar izan zuten igerian Debako proba horretan, eta irabazlea gure taldeko Pablo Etxeberria izan zen. Rafa 13. postuan iritsi zen hondartzara eta Leire, berriz, 35. postuan. Oso emaitza onak dira, itsasoaren egoera zakar eta arriskutsua kontuan hartzen badugu eta parte-hartzea handia izan zela jakinda.\ \ Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, maila horietan ere ordezkariak izan genituen. Paula Urrestilla, Uxue Etxeberria, Haritz Iturzaeta eta Miren Iturzaeta bertan izan ziren. Paula, bere mailan, 3. postuan iritsi zen helmugara, eta lehen neska izan zen. Beste hirurek horrelako proba batean parte hartzen zute aurreneko aldia zuten eta olatu handiak zeuden arren, ondo moldatu ziren.\ \ Zorionak guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide