Hasi gara sare herritarra ehuntzen

Joan den larunbatean, uztailaren 5ean, preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsan, Azpeitiko sare herritarra ehuntzen hasteko asmoz, topaketak burutu genituen eta 45 herritar bertaratu ginen.\ \ Sarea ehuntzen hasteko oinarriak azaldu eta galdetegi bat bete genuen bertaratutakoek. Egun hauetan herritar gehiagoren ekarpenak jaso asmoz, edukiak eta galdetegiak zabaltzeari ekin diogu.\ \ Jarraian dituzuen bi lotura hauetan ikus ditzakezue topaketetan landu genituen edukiak eta galdetegia. \ \ EDUKIAK\ \ GALDETEGIA\ \ Geroz eta ekarpen gehiago, orduan eta oinarri sendoagoa jarriko diogu ehundu nahi dugun sareari. Galdetegiak modu anonimoan bete daitezke eta modu ezberdinetan bideratzeko aukera dago uztailaren 24a bitarte. Datorren astelehenetik aurrera Sajuandegiko Izaro tabernan eta Korrale tabernan aurkitu ahal izango dituzuen kaxetan sartu ahal izango dituzue zuen erantzun edo ekarpenak edo azpeitikosareherritarra@gmail.com eposta helbidera bidali ditzazkezue bestela.\ \ Ez dago galdetegi osoa bete beharrik, eta beste edozein ekarpen ere gustura jasoko genuke.\ \ Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsan, azpeitiko sare herritarra ehundu dezagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide